EIFAC/ICES batzordeak aingirari buruz emandako azken irizpenak ohartarazten duenez, aingira-populazioak segurtasuneko muga biologikoetatik behera jarraitzen du, eta kinka larrian dago gaur egun, hainbat eta hainbat aingira hiltzen baitira oraindik ere giza jardueragatik. Egoera horri aurre egiteko, zenbait ekimen jarri dira abian nazioartean, eta horiek guztiak bat eginda, datuak zuzen eta egokiro jasotzeko, aingira-populazioa behar bezala kudeatzeko, eta, ondorioz, aingiren eremuetako stockaren beherakada lehenbailehen geldiarazteko bidean aurrera egiten has gaitezke.

AZTI-Tecnalia ICES lantaldeko kide da 2001etik, eta Espainian espezie horrek duen egoerari eta aingira-arrantzuari buruzko txostena egiten du urtero. Txosten horixe da, hain zuzen ere, estatu espainiarrean zenbat aingira harrapa daitekeen, aingira-kopurua ugaltzeko zer egiten den eta bai salerosketarako bai aisialdirako benetan zenbat aingira harrapatzen den zehazten duen azterketa bakarra.
EAEko barneko arroetarako plana
Euskadiko arroetan aingira-kopurua ugaltzeko kudeaketa-plana egiteko ardura duen lantaldea koordinatzen du gure ikerketa zentroak, eta, lantalde horretan, Eusko Jaurlaritza, EAEko hiru aldundiak, Ekolur ingurumenari buruzko aholkularitza-zerbitzua, arrantzaleak eta Euskal Herriko Unibertsitatea ari dira elkarrekin lanean. AZTI-Tecnaliak, orobat, Espainiako administrazioaren agintaritzarentzat aholkulari jardun zuen mehatxupeko basa-fauna eta basa-landaretzako espezieen nazioarteko merkataritzari buruzko hitzarmenean (CITES), hitzarmenaren II. eranskinean aingira aintzat hartzeko. Eta agintaritza harekin lankidetzan dihardu, aingira-esportazioetan luzamendua ezartzeko gomendio bateratua egin dadin.
Irakurri, Interreg Indicang proiektuaren barne garaturako aingirari buruzko gida metodologikoa (PDF. Erdaraz)